Iker Elizegik Baiko Pilotarekin sinatu du eta Alberdik kontratua berritu du

Asteasuko atzelari gazteak Baiko Pilotarekin debutatzeko aukera izango du.

Afizionatuetan maila handiko txapelketak eskuratu zituen 2018an eta 2019an. Aurten ordea, Covid-19ak, goranzko joera hori mantsotu egin du, ezin izan baititu berak nahi beste partida jokatu. Hala ere, Elizegik lanean jarraitu du entrenatzen eta bere errendimendu onaren ondorioz, Baiko Pilotak debutatzeko aukera eskeini dio.

Elizegik afizionatuetan lortutako emaitzak hauek dira:

• 2019 Mallabiako Biharko Izarrak
• 2019 Goñi Memoriala
• 2018 Diario Vasco
• 2018 Muebles Polque
• 2018 Miguel Soroa

Bestalde, laister kantxetara itzuliko den Alberdik, eskuin hankan ebakuntza egin zioten uztailean, Baikorekin duen kontratua berritu du.

Iker Elizegik Baiko Pilotarekin sinatu du eta Alberdik kontratua berritu du

2020-10-01

Asteasuko atzelari gazteak Baiko Pilotarekin debutatzeko aukera izango du.

Afizionatuetan maila handiko txapelketak eskuratu zituen 2018an eta 2019an. Aurten ordea, Covid-19ak, goranzko joera hori mantsotu egin du, ezin izan baititu berak nahi beste partida jokatu. Hala ere, Elizegik lanean jarraitu du entrenatzen eta bere errendimendu onaren ondorioz, Baiko Pilotak debutatzeko aukera eskeini dio.

Elizegik afizionatuetan lortutako emaitzak hauek dira:

• 2019 Mallabiako Biharko Izarrak
• 2019 Goñi Memoriala
• 2018 Diario Vasco
• 2018 Muebles Polque
• 2018 Miguel Soroa

Bestalde, laister kantxetara itzuliko den Alberdik, eskuin hankan ebakuntza egin zioten uztailean, Baikorekin duen kontratua berritu du.


GALERÍA

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store