II. Etorkizuneko Txapeldunak pilota txapelketak kadete eta promesa mailako pilotari onenak batu nahi ditu

Ataun Kirol Elkarteak “II. Etorkizuneko Txapeldunak” txapelketa jarriko du abian maiatzean Baiko Pilotaren laguntzarekin.

– Kadete eta promesa mailako 16 aurrelarik eta 16 atzelarik hartuko dute parte
– 1/16an hasiko den kanporaketa sistema izango du
– Guztira 8 jaialdi izango dira, finalerdiak eta finala barne
– Maiatzaren 17an jarriko da martxan eta uztailaren 9an izango da finala
– Partidak Ataungo Auzoeta pilotalekuan jokatuko dira astearteetan

Parte-hartze sistema Ataungo Kirol Elkarteak banatuko dituen gonbidapenen bidez egingo da.

Sariei dagokienez, promesa mailan, irabazleek 500 euro jasoko dituzte eta txapeldunordeek 300 euro. Eta kadete mailan, 400 euro eskuratuko dituzte txapeldunek eta 200 euro txapeldunordeek.

2022-04-21

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store