Ihes egindakoek kalte egin diote Olaizola I.ari

Olaizola I.ak agur esan behar izan dio EPELen Eskuz Banakako Txapelketari Labrit pilotalekuan, final-laurdenetako partidan Idoateren aurka 18-22 galdu ostean.

Boladez neurketa izan da eta oreka ere ikusi ahal izan da, nahiz eta lehendabiziko zatian, Asegarceko pilotaria 5-14 atzetik joan markadorean. Hala eta guztiz ere, Asierrek bere eskuin boteretsuaz, dejadak eta lortutako 6 sakei esker, partidan sartu da 15-16ra iritsiz. Une horretan ihes egindako pilota bat irten zaio Idoateari, goizuetarraren igoera apurtuz.

Aipatu behar da 16-19 markadorean agertu den tantoa ere, ihes egindako beste pilota batez lortu du Txantreako pilotariak.
Azken txanpan, Olaizola I.ak irabazteko ahaleginetan, arriskatu ditu, baina zortea ez da bere alde izan.

Datuak:
Datos:
50:35 min.
203 pilotakadak
Olaizola I: 6 sake
Idoate: 4 sake
4-0 4-9 5-14 8-16 15-16 16-20 18-20 18-22

Ezarri dituzte atzeratutako partiden frontoiak eta datak

Xala eta Mtz. de Irujoren arteko partida, larunbatean, hilak 26, Bizkaia frontoian jokatuko da (Nitro), eta Olaizola II.ak eta Retegi BIk elkarren aurkakoa berriz, igandean, hilak 27, Iruñeko Labriten.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store