I. MAILAKO ESKUZ BINAKAKO IPAR KUTXA I. TORNEOAREN AURKEZPENA

Bihar asteartea, maiatzak 12, goizeko 12:00 etan Ipar kutxak Donostiako Zurriola, 18 zenbakian duen egoitzan (kursal kubeen aurrean) 1. mailako Eskuz Binakako IPAR KUTXA I. TORNEOAREN aurkezpena gauzatuko da komunikabideen aurrean.

Prentsaurre honetan lehen edizio honetan lehiaketan parte hartuko duten Asegarce eta Aspeko pilotariak izango dira hala nola, Ipar kutxa eta Asegarceko zein Aspeko ordezkariak.
Ekitaldian lehiaketaren sistima, bikote partehartzaileak eta partiduen egutegia ezagutaraziko da.

ARRISKURIK EZ BELOKIREN ESKUINEKO HATZAN

Ruben Beloki Tolosako La Asunción klinika eguerdian pasa da joan den larunbatean Labriten jokatutako eskuz banakako txapelketako final laurdeneko partiduan eskuin eskuko 1. hatzan jaso zuen kolpearen ondorioak ikusteko erradiografiak egiteko.

Burlatako atzelariak metakarpofalangikan bihurdura dauka, hortaz, bi egunez hatza mugitu gabe eta antiinflamatorioko tratamenduarekin egongo da. Arazorik ez izatekotan epe hori gaindituta, berriro ere entrenamenduetara bueltatu ahal izango du.

Bestalde, aipatu beharra dago Eskuz Banakako txapelduna den Bengoetxea VI.ak eta Mtz. de Irujok bat egingo dutela ostegunez igandean izango den finalaurreko pilotak aukeratzeko.

Bigarren mailan Olazabal eta Beroizen arteko neurketarako hautaketa asteazken honetan 11.30 etan egingo da, Argote eta Arrutirena egun bereko 16:00etan izango dela.

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store