HURAKANA BATEN KONTRAKO ALFERREKO BORROKA

Nahiz eta partidu txukuna egin, Bengoetxea VI.ak eta Otxandorenak adore eman behar izan dute Titin III.a eta Pascualen aurrean (22-15) gaur Labriten jokaturiko Binakako Txapelketako ligaren zazpigarren ihardunaldiari dagokion partiduan.

Oinatzek gainerako partiduetan baino askoz ere irudi hobeagoa eskaini du, hasieran partiduan sartuta erabat eta behar bezalako tentsioak jota.
Berak eta Otxandorenak lehendabiziko tantoetan ondo aritu dira jokatzen Oronoz-Mugairiarrak pilotakada ederrak emanez eta Pascual atzean edukiz.

Baina partiduaren norabidea arras aldatu egin da Titin III.a erremateak asmatzen hasi denean. Triziotarrak paradaz zein gantxuz 16 tanto lortu ditu urdinen ahalegin guztiaz zapalduz.

Emaitza honekin Aspeko bikoteak oso erabakigarriak diren 5 puntu lortu ditu, sailkapenean oso leku onean jartzen dutenak hain zuzen ere.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store