Hogeita lau pelotarik jokatuko dute VIII. Bizkaia Txapelketan

Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak ezagutzera eman ditu Bizkaia Txapelketaren zortzigarren edizioaren xehetasunak, Aspe eta Baiko Pilota enpresen ordezkariak eta txapelketan parte hartuko duten pilotariak ondoan zituela, gertakariaren aurkezpenean.

Bizkaia Txapelketa uztailaren 21ean hasiko da, Etxebarrin. Taldeka jokatzen den txapelketa bakarra da. Sei talde eratu dira, Bizkaiko mendi banaren izena hartu dutenak: Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia. Txapelketa hau, bestalde, hiru espezialitatetan jokatzen den lehiaketa bakarra da: buruz burukoan, lau t’erdikoan eta binakakoan.
Bizkaiko bost udalerritan jokatuko da txapelketa: Etxebarrin, Zierbenan, Barakaldon, Ermuan eta Bilbon. Uztailean izango dira txapelketako kanporaketak, eta finala, berriz, abuztuaren 20an egingo da Bizkaia Frontoian.

Bizkaia Txapelketan 24 pilotari arituko dira. Binakako modalitatean: Artola-Albisu, Olaizola II.a – Aretxabaleta, Urrutikoetxea – Mariezkurrena II.a, Altuna III.a – Rezusta, Elezkano II.a – Zabaleta, Ezkurdia-Martija. Lau t’erdikoan: Bakaikoa, Laso, Victor, Jaka, Retegi II.a, Peio Etxeberria. Eta azkenik, buruz buruko modalitatean: Agirre, Arteaga II.a, Urretabizkaia II.a, Dario, Zabala eta Elordi.
Gaur goizean aurkeztu den VIII. Bizkaia Txapelketa Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta hurrengo denboraldian Bizkaia Frontoian jokatuko diren lau txapelketetariko lehenengoa da. Pala eta esku pilota modalitateetakoak izango dira, emakumezkoenak zein gizonezkoenak.

VIII Bizkaia Torneoan parte hartu duten taldeak

Taldeen osaera zozketa bidez erabaki da, eta taldeetako kapitainak rankingaren hurrenkeran agertu dira: Ezkurdia, Elezkano II, Altuna III, Artola, Olaizola II eta Urrutikoetxea.
Hona hemen taldeak:
GANEKOGORTA: Ezkurdia-Martija (Bikoteka), P.Etxeberria (4 1/2koan) eta Zabala(Banakakoan).
OIZ: Elezkano II-Zabaleta (Bikoteka), Jaka (4 1/2koan) eta Elordi (Banakakoan).
GORBEIA: Altuna III-Rezusta (Bikoteka), Retegi II(4 1/2koan) eta Dario (Banakakoan).
SOLLUBE: Artola-Albisu (Bikoteka), Bakaikoa (4 1/2koan) eta Urretabizkaia (Banakakoan).
ANBOTO: Olaizola II-Aretxabaleta(Bikoteka), Laso (4 1/2koan) eta Arteaga (Banakakoan).
KOLITZA: Urrutikoetxea- Mariezkurrena II (Bikoteka), Victor (4 1/2koan) eta Agirre (Banakakoan.

VIII. Bizkaia Txapelketako lehiaketa sistema

Kanporaketa sistemaren arabera jokatuko da lehiaketa, final laurdenak, finalerdiak eta finala eginez. Kanporaketa bakoitzean gutxienez bi garaipen lortzen dituen taldea sailkatuko da. Binakako partidak 22 tantora izango dira, eta buruz buruko kanporaketak 18 tantora.
Uztailaren 21ean jokatuko dira final laurdenetako bi kanporaketak. Horietariko lehenengoa Etxebarrin izango da, 17:30etan. Bigarrena Barakaldon egingo da.
Uztailaren 25ean jokatuko da lehenengo finalerdia, Ermuan, eta bigarrena uztailaren 28an izango da, Zierbenan, 17:00etan.
Azkenik, abuztuaren 20an Bizkaia Frontoian jokatuko den finalean aurrez aurre izango dira finalerdietako talde irabazleak.
Sarreren salmenta
Bost jaialdietarako sarrerak www.entradasfronton.com web orrian jarriko dira salgai uztailaren 3tik aurrera, eta pilotalekuetako txarteldegietan ere salduko dira.
Informazio gehiago behar izanez gero, Bizkaia Frontoiaren webgunera (www.bizkaiafrontoia.eus) eta www.aspepelota.eus eta www.baikopilota.euswebguneetara jo daiteke.

Torneoaren egutegia

2019/07/01

Azken albisteak

Jaka-Iztuetak galdu egin dute Elordi-Zabaletaren aurka Mallabian

2025/12/14

Jaka-Iztuetak galdu egin dute Elordi-Zabaletaren aurka Mallabian

Jaka-Iztuetak ezin izan dute garaipenarekin itxi Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia, eta bi punturekin jarraitzen dute sailkapenean. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.

Laso-Albisuk eta Artola-Imazek puntu berri bat lortu dute Binakako Txapelketan

2025/12/13

Laso-Albisuk 22-17 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Nafarroa Arenan, eta Artola-Imazek 22-15 irabazi diete Zabala-Martijari Urretxun. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak bigarren garaipena lortu dute

2025/12/13

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak bigarren garaipena lortu dute

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak berriro irabazi, oraingoan Altuna III.a-Ezkurdiaren aurka, eta sailkapen ligako bigarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.

Jaka-Iztuetak bigarren garaipena lortu dute

2025/12/08

Jaka-Iztuetak bigarren garaipena lortu dute

Jaka-Iztuetak bigarren puntua eskuratu dute Tolosan Artola-Imazi 22-8 irabazita. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store