HIRUGARRENEAN BAI?

San Mateoko feria aurkeztu da eta torneoaz aparte bi partida berezi izango dira: hilak 15ean Olaizola II. eta Olaizola I.ak Titin III.a eta Mikel Goñiri aurre egingo dietena eta 22an Marco Real Reserva Familiar ardoaren desafioarena. Larunbat honetakoa dugu hurbilena eta horri buruz mintzatzeko Aimar Olaizolarekin egon gara neurketaren nondik norakoak aztertzeko. Hauxe duzue azaldutakoa.

-Hirugarrenean bai?
Lehenengoan ez genuen ondo jokatu eta horrela irabazterik ez dago, jakina. Bigarrenean laurok ondo jokatu genuen baina ezin izan genun irabazi. Espero dugu oraingoan gure txanda izatea.

-Hain zaila al da?
Bueno, agian Asier eta Mikelentzat partida arraroagoa izan daitekeela aurrelariak direlako. Titin eta biok normal jokatzen dugu baina aldi berean aztean nor daukagun kontutan izan behar dugu.

-Inongo estrategiarik prestatu behar al da?
Anaia eta biok ez dugu inolako estrategiarik prestatzen. Garrantzitsuena Asier aztean ahalik eta erosooago aritzea da.

Gustora Lasa III.arekin

-Torneoan Lasa III.arekin zaude. Zelan ikusten duzu?
Gustora. Pertsonalki primeran konpontzen naiz Oskarrekin eta jokatzen be bai. Gainera oraingoan forma onean dago.

-Zer deritzozu nahastuta jokatzeari?
Polita. Jendeak gustora hartuko du betikoa alde batera uzten delako eta orain arte ikusi izan ez delako.

-Eta binaka txapelketan izango balitz?
Hori enpresen esku dago. Guk enpresak agintzen duenarenpean gaude eta horrela izango balitz, ba gu ondo, gustora jokatuko genuke.

HIRUGARRENEAN BAI?

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

2026-04-04

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

Peña II.ak 22-20 irabazi dio P.Etxeberriari Zarautzen eta final-laurdenetako ligarako sailkatu da. Bakaikoak 22-5 galdu du Zabalaren aurka Logroñon eta txapelketatik kanpo geratu da. Serie Bn Zubizarreta III.a eta Alberdi II.a sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store