Hasiera ona Bengoetxea VI.a eta Beginorena

Asegarceko bikotea, hotz hasi da -10-5, 11-8-, baina partidako erdialdetik aurrera, buelta eman diote, batez ere, Bengoetxea VI.ak egin duen jokoaz. Leitzako aurrelariak 10 tanto eta bi sake lortu ditu.

Beginok norabide egokia eman dio pilotari eta Zubietak arazoak izan ditu hormatik ateratzeko.

Datuak:
59 min.
399 pilotakadak.
González: 2 sake
Bengoetxea VI.a: 2 sake.

“Cum laude” Berasaluze VIII.arentzat Bermion

Partida zoragarria, Pablo Berasaluzek Bermioko Artza frontoian jokaturikoa. Kontrako hasiera izan du Asegarceko bikoteak -10-5, 16-13-, baina markadore horretatik aurrera, ankaz gora jarri du neurketa Berrizko aurrelariak, pilotaleku batean pilotazaleek ikusi nahi dituzten miresmen handiko jokaldietaz: gantxo, besagain, txokora paradak, sota manoz zabalerako txapagainekoak, kortadak .. Osotara 13 tanto eta bi sake egin ditu Pablok.

2019-03-22

GALERÍA

Azken albisteak

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store