GOI MAILAKO PILOTA AUKERAKETA

Datorren ostiraleko Barriola eta Olaizola II.aren arteko partiduak ezohiko giroak sortu du. Pilotariok pilota aukeraketa beraien botilleroekin egin beharrean, enpresa bakoitzeko zuzendariek lagunduta gauzatu dute. Barriolak Jokin Etxanizekin batera 102,9 eta 103,8 gramotako pilotak bereiztu ditu eta Aimarrek Salbador Bergarak lagunduta 104,3 eta 103,3 pisua zuten pilotak hartu ditu.
Abelen pilotak irteeradun eta arruntak omen dira. Aimarrek hautatu dituen piloten artean bat lakarragoa ei da.

Aukeraketa azkarra izan da eta bi pilotariok konforme geratu dira.
Ekitaldia bukatuta Olaizolak entrenamendu saio bat egin du Ruben Belokik lagunduta.
Komunikabide asko egon dira eta Atano III.aren jezarlekuetan ere girorik ez da falta izan.

GOI MAILAKO PILOTA AUKERAKETA

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store