GAUR, LOIUN, BINAKAKO IZAR BERRIEN TXAPELKETAREN LEHENENGO FINALAURREKOA

Gaur, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Loiuko Larrondo pilotalekuak Mendizabalek-Eskuderok eta Arretxe II.ak-Beginok jokatuko duten Binakako Izar Berrien Txapelketaren finalerdiko lehenengo partida hartuko du.
Gorriz jokatuko dutenak lehenengo txandako onenak izan dira eta final-laurdenetan galdu zuten partida bakarra gaurko arerioen kontra izan zen. Partida horretan Arretxe IIak eta Beginok garbi irabazi zioetan 5 eta 22.
Bigarren finalaurreko bihar gauzatuko da Iruñako Labrit pilotalekuan. Bertan, hirugarren eta laugarren sailkatuak, urrenez urren Saralegi-Urrizelki eta Retegi BI-Mendizabal II.a aurrez aurre egongo dira.
Bi partida honetako irabazleek martxoaren 18an, larunbata, Labrit pilotalekuan izango den finalerako pasea lortuko dute.
Gaurko Lehiaketa Vocento taldeko Castilla eta Leon, La Rioja eta Euskadiko telebistetako emisoreek “De frontón en frontón” saioan emango dute.
Orain arte jokatu diren partida guztietako emaitzak web honetako “Txapelketaren egutegia ” sailaren “Izar Berrien Binakako Txapelketa ” atalean ikus ditzakezue.

2019-03-22

Azken albisteak

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

2026-11-20

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ruben Salaverri akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte batez luzatzeko.

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store