Gaur aurkeztu dira Buruz Burukoan txapela lortzeko lehiatuko diren 12 pilotariak

• Gaur goizean Buruz Burukoaren edizio berri bat aurkeztu da Bilboko Arte Ederren Museoan. Irribarria, Ezkurdia, Urrutikoetxea eta Elezkano II.a izango dira talde-buruak

• Zortzigarren urtez jarraian CaixaBank izango da eskupilota txapelketa garrantzitsuenaren babesle nagusia

Txapelketan parte hartuko duten 12 pilotariak bertan izan dira. Enpresa bakoitzeko sei. Baiko Pilotak bere koadroko sei pilotari hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoarekin Urrutikoetxea, Bengoetxea VI, Bakaikoa, Agirre, Peña II eta Zubizarreta III. Helburu berarekin, ASPE Pelotak Irribarria, Ezkurdia, Elezkano II, Jaka, Altuna III eta Dario aurkeztu ditu.

Aurkezpenean egindako zozketak final-zortzirenetako hurrengo kanporaketak utzi ditu: Zubizarreta III-Darío, partida honetako irabazleak Irribarriaren aurka jokatuko du final laurdenetan. Altuna III-Peña II, garaileak Ezkurdia izango du aurkari final-laurdenetan; Jaka-Bakaikoa, hurrengo kanporaketan Urrutikoetxea izango du zain; eta Bengoetxea VI-Agirre, final-laurdenetan Elezkano II.a izango du aurrez aurre. Finala azaroaren 29an jokatuko da, Bizkaia pilotalekuan.

Bilboko Arte Ederren Museoan egindako aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Juan Pedro Badiola CaixaBankeko Ipar Eremuko zuzendariak, Borja Oses EPELeko Lehiaketa Epaileak, Unai Iglesias Baiko Pilotako arduradun komertzialak eta Jon Apezetxea ASPE Pilotako ordezkariak.

Badiolak finantza erakundeak kirol honen alde egindako apustua goraipatu nahi izan du. “CaixaBankek zortzigarren urtez jarraitzen du buruz buruko txapelketaren babesle gisa, gure kirolaren aldeko apustua berresten duen akordioa da”, adierazi du Badiolak.

Berrikuntzak

EPELek hainbat berrikuntza ezarri ditu aurtengo Buruz Buruko Txapelketan. Besteak beste hauek hirurak: 

Sakeak: Pasako marra sei t’erdiko koadroan jarriko da.

Botileroak: Parte hartzaileek botileroak izango dituzte txapelketako partidetan beste enpresako pilotarien aurka jokatzen dutenean . Enpresako teknikariek bakarrik lagundu ahal izango dute botilero moduan.

Partida atzerapenak: Ez da partidarik atzeratuko.

2020-11-03

Azken albisteak

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

2026-10-17

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

P.Etxeberriak 22-19 irabazi dio Ezkurdiari Amorebieta-Etxanon jokatu den final-laurdenetako ligako lehen partidan. Serie Bn Rekaldek eta Zubizarretak Apezetxea II.ari eta Amianori irabazi diete hurrenez hurren.

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store