FRONTON I.

BENGOETXEA VI.AK PARTIDA GOGORRA IZANGO DELA AIPATZEN DU

Eskuz Banakako Txapeldunak eta Mtz. de Irujok bat egin dute eguerdian Donostiako Atano III.a pilotalekuan igandean jokatuko duten Eskuz Banakako finalaurreko partiduan aterako dituzten pilotak hautatzeko.
Bengoetxea VI.ak 106,9 eta 106,3 gramoko pilotak bereiztu ditu, azpitik azker doazenetarikoak eta bote gutxiagotsuak hain zuzen ere.
Mtz. de Irujok aldiz, 105,7 eta 104,9 gramokoak aukeratu ditu, bizia den bat,( Asegarcek aurkeztu dituenetarikoa) eta astiroagoa den beste bat.

Ondoren izan den prentsaurrekoan zera esan du txapeldunak:
“Ustegabean harrapatu nau Juanek nere pilota bat hartzeak. Ohi ateratzu dituen pilotak baino bajuagoa da.
Txapelketako lehen partidutik esan dut elastiko gorriak zein txapelak ez naute eraginik sortzen. Partiduak irabaztera baino ez naiz ateratzen kantxara eta kitto. Ez dago bestelako mugarik.
Ez dugu sekuan elkarren kontra jokatu baina soberan dakit nola jokatzen duen. Partidu trinkoa izango da. Biok airezko jokuan ondo gabiltzanez gero, neurketa gogorra suertatuko da”.

FRONTON I.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store