Finalerdiak jokoan

Hiru jardunaldi falta dira Binakako Txapelketako final-laurdenetako ligaxka amaitzeko, eta finalerdietarako zuzeneko bi plazak daude jokoan. Hori dela eta, 12. jardunaldia erabakigarria izango da. Jaka-Zabaleta liderrak dira a priori errazen dutenak, baina Olaizola II.a-Arangurenen aurka neurtuko dituzte indarrak ostiralean Zestoan. Playoffak jokatzeko dupta izango da eta Aginagako atzelariak debuta egingo du.

Larunbaterako, bi partida handi ditugu. Batetik, Bizkaia pilotalekua bigarren posturako hautagaien arteko lehia izango da: Altuna III-Ladis Galarza Laso-Albisuren aurka. Bi bikote eta sei garaipen bakoitzak ikuskizun bikaina eskainiko du. Larunbateko bigarren partida Labriten egingo da. Victore-Mariezkurrena II.ak ez du sailkatzeko aukera matematikorik, baina Irribarria-Rezustaren aurka joko bikaina egitea bilatuko dute.

Eta igandean Tolosan, bigarren postua lortzeko bi hautagai argienek jokatuko dute. Ezkurdia-Martija Artola-Imazen aurka. Bi bikote fidagarri, erregularrak, eta biak joko dinamika handian iristen direnak. Pilota asteburu handi baterako prest?

Finalerdiak jokoan

2020-05-15

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store