Etorkizuneko Txapeldunak torneoaren IV. edizioak kadete eta 22 urte azpiko pilotari onenak batu nahi ditu Ataunen

Ataun Kirol Elkarteak IV. Etorkizuneko Txapeldunak torneoa jarriko du abian maiatzaren 7an Baiko Pilotaren laguntzarekin.

– Kadete eta 22 urte azpiko mailako 16 aurrelarik eta 16 atzelarik hartuko dute parte
– Final-hamaseirenetan hasiko den kanporaketa sistema izango du
– Guztira 8 jaialdi izango dira, finalerdiak eta finala barne
– Maiatzaren 7an jarriko da martxan eta ekainaren 29an, larunbatean, izango da finala
– Partidak Ataungo Auzoeta pilotalekuan jokatuko dira astearteetan

Sariei dagokienez, 22 urte azpiko mailan, irabazleek 700 euro jasoko dituzte eta txapeldunordeek 500 euro. Eta kadete mailan, 600 euro eskuratuko dituzte txapeldunek eta 400 euro txapeldunordeek.

2024-05-01

Azken albisteak

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

2026-10-23

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

P.Etxeberriak 22-13 irabazi dio Muruari final-laurdenetako bigarren jardunaldiaren hasieran, Tafallan. Serie Bn, Amianok Eskiroz gainditu du.

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-10-22

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Erik Jaka akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

2026-10-18

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

Zabalak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari final-laurdenetako ligako lehen jardunaldia itxi duen partida. 4 1/2 Serie B Txapelketan, Bakaikoak Eskirozi irabazi dio.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store