Eskuz Binakako Serie B Txapelketa aurkeztu dute

Baikok eta Aspek gaur goizean aurkeztu dituzte 2024ko Binakako Serie B Txapelketa irabazten saiatuko diren zortzi bikoteak. Baikoko lau bikote eta Aspeko beste lau saiatuko dira txapela janzten martxoaren 23an Labriten jokatuko den finalean.

Baiko eta Asperen bikoteak

Baiko Pilotak bere koadroko lau bikote hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoz: Alberdi II-Morgaetxebarria, Larrazabal-Eskiroz, Zubizarreta III-Ugartemendia eta Agirre-Iztueta.
ASPE Pelotak aukeratu dituenak hauek izan dira: Egiguren V-Eskuza, Salaberria-Arbizu, Exposito-Gaskue, eta De la Fuente-Bikuña.

Ostiralean hasita

Ostiral honetan, Azkoitian emango diote hasiera lehiaketari Egiguren V-Eskuzak eta De la Fuente-Bikuñak. Larunbatean, Agirre-Iztuetak eta Alberdi II-Morgaetxebarriak jokatuko dute elkarren aurka Aizarnazabalen. Igandean Zubizarreta III eta Ugartemendia, eta Senar, Larrazabal ordezkatuz, eta Eskiroz izango dira aurrez aurre Seguran. Eta azaroaren 30ean, Eibarren, Salaberria-Arbizu eta Exposito-Gaskue saiatuko dira aurreneko puntua eskuratzen.

Txapelketaren egitura

Etzi, ostiralean, Azkoitian hasi eta martxora bitartean luzatuko da Eskuz Binakako Serie B Txapelketa. Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Finalerdietako ligak hiru jardunaldi izango ditu eta final handia Labriten izango da martxoaren 23an.

Sarrerak

Aurreneko jardunaldietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke jadanik.

2023-11-22

  • Izen aldatuta datorren Binakako Serie B Txapelketa ostiralean hasiko da eta martxoaren 23an amaituko da Labriteko finalarekin.
  • 14 jardunaldi izango ditu sailkapen ligak, playoffetako bi partida jokatuko dituzte, eta hiru jardunaldi izango ditu finalerdietako ligak.
  • Alberdi II-Morgaetxebarria, Larrazabal-Eskiroz, Zubizarreta III-Ugartemendia, Agirre-Iztueta, Egiguren V-Eskuza, Salaberria-Arbizu, Exposito-Gaskue, eta De la Fuente-Bikuña txapela irabazten saiatuko dira.

Baikok eta Aspek gaur goizean aurkeztu dituzte 2024ko Binakako Serie B Txapelketa irabazten saiatuko diren zortzi bikoteak. Baikoko lau bikote eta Aspeko beste lau saiatuko dira txapela janzten martxoaren 23an Labriten jokatuko den finalean.

Baiko eta Asperen bikoteak

Baiko Pilotak bere koadroko lau bikote hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoz: Alberdi II-Morgaetxebarria, Larrazabal-Eskiroz, Zubizarreta III-Ugartemendia eta Agirre-Iztueta.
ASPE Pelotak aukeratu dituenak hauek izan dira: Egiguren V-Eskuza, Salaberria-Arbizu, Exposito-Gaskue, eta De la Fuente-Bikuña.

Ostiralean hasita

Ostiral honetan, Azkoitian emango diote hasiera lehiaketari Egiguren V-Eskuzak eta De la Fuente-Bikuñak. Larunbatean, Agirre-Iztuetak eta Alberdi II-Morgaetxebarriak jokatuko dute elkarren aurka Aizarnazabalen. Igandean Zubizarreta III eta Ugartemendia, eta Senar, Larrazabal ordezkatuz, eta Eskiroz izango dira aurrez aurre Seguran. Eta azaroaren 30ean, Eibarren, Salaberria-Arbizu eta Exposito-Gaskue saiatuko dira aurreneko puntua eskuratzen.

Txapelketaren egitura

Etzi, ostiralean, Azkoitian hasi eta martxora bitartean luzatuko da Eskuz Binakako Serie B Txapelketa. Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Finalerdietako ligak hiru jardunaldi izango ditu eta final handia Labriten izango da martxoaren 23an.

Sarrerak

Aurreneko jardunaldietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke jadanik.

Azken albisteak

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

2026-05-09

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

Zubizarreta III.ak 22-16 galdu du Muruaren aurka Iurretan, eta finalerdietarako aukerarik gabe geratu da.

Senarrek min du ezkerreko eskuan

2026-05-04

Senarrek min du ezkerreko eskuan

Beñat Senarrek min du ezker eskuan eta ez du jokatuko ostiral honetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store