ESAIN ETA PATXI RUIZ BERDINKETA HAUSTEAREN BILA

Gaur arratsaldeko 19:15etatik aurrera, gutxi gorabehera, Iruñako Labrit pilotalekua binakako txapelketaren finalaurrekoen itzulerako partidaren lekukoa izango da.
Esain eta Patxi Ruiz Martinez de Irujo eta Eulateren kontrako norgehiagoka garrantzi askokoa da Asegarcekoentzat zeren, finalean sartzeko aukera emango dien hirugarren partida jokatzera behartu nahi badute, partida hau irabazi behar dute nahi eta nahi ez.
Lesionatua dagon Bengoetxea VI.aren ordez txapelketan sartu den Esainek, aurkarietaz bikote indartsua eta ondo bateratua dela esan du.
Partida hau Tele 5eko “Fronton” saioan arratsaldeko 19:15etatik aurrera zuzenean ikusi ahal izango da.
Jaialdia, Saralegi-Peñagarikano eta Leiza-Rai partidarekin 18etan hasiko da eta txapelketako lehiaketaren ondoren Eguskiza-Albizuri eta Diaz-Eskuderoren arteko norgehiagokarekin itxiko da.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store