ERRASTI ETA UNANUE SANFERMINETAN BERRAGERTUKO DIRA

Lesioen eraginez geldialdi luze baten ondoren, Jokin Errasti eta Mikel Unanue berriro ere kantxetan ikusiko ditugu sanferminetako pilota emanaldiak direla eta.

Asegarceko eskarmentu handiko bi pilotariak aspaldian sartuta egon diren zulotik irten dira, Errastiren kasuan belauneko arazoa eta Unanueren pubiseko lesioa gainditu eta gero.

Bi pilotariok ilusioz gainezka azaltzen dira berriro ere pilotari ekiteko prest daudela ikusita eta batez ere profesional mailako pilotalekuetan dagozkien tokiari eusten jarraituko dutelako.

Frontoietan berriro ere agertzeko irrikitan dagoen beste protagonista Beloki II.a dugu. Rubenen anaia eskubiko abduktorean zeukan zunt hausturaz sendatu da eta datozen sanferminetan indartsu agertzeko nahia aitortu du asegarce.com-en.

Alta hauekin ia hutisk geratzen da Asegarceko erizaindegia azkenaldiotan gainezka egon dena.

2019-03-22

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store