Erasunek Aranguren ordezkatuko du Binakako Promozio Txapelketan

Zizurkilgo atzelariak Peña II.arekin osatuko du Binakako Promozio Txapelketako finalerdietako ligaxkako azken partida. Uztailaren 24an jokatuko dute, Medranon (Errioxa), Zabala-Ruizen aurka.

Erasunek beste hiru aldiz hartu du Arangurenen lekua Txapelketan eta, irabaziz gero, finala ere jokatzeko aukera izango luke, Arangurenek hain ondo ematen ari zaion CaixaBank Mastersa jokatzen jarraitzea erabaki baitu. Binakako Promozio Txapelketako finala abuztuaren 1ean jokatuko da Labriten, eta han izango dira zain jadanik sailkatuta dauden Agirre-Eskiroz nafarrak.

2020-07-14

Azken albisteak

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

2026-10-23

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

P.Etxeberriak 22-13 irabazi dio Muruari final-laurdenetako bigarren jardunaldiaren hasieran, Tafallan. Serie Bn, Amianok Eskiroz gainditu du.

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-10-22

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Erik Jaka akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

2026-10-18

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

Zabalak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari final-laurdenetako ligako lehen jardunaldia itxi duen partida. 4 1/2 Serie B Txapelketan, Bakaikoak Eskirozi irabazi dio.

Peña II.ak, Bilbon, eta Muruak, Azkoitian, lehen puntua lortu dute final-laurdenetako lehen jardunaldian

2026-10-17

Peña II.ak 22-11 gainditu du Laso Bizkaia Frontoian, eta Muruak 22-19 irabazi dio Elordiri Azkoitiko Gurean. Serie Bn, Zubizarreta III.ak 22-12 irabazi dio Salaberriari.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store