EPELeko Lehiaketa Epaile Bakarraren ebazpena, Buruz Buruko finala atzeratzeko

Bilbo – Bizkaia, 2021eko ekainaren 2a

GERTAERA

Bakarra.- 2021eko ekainaren 2an, Baiko Pilota enpresaren eskaera bat sartu da EPELEn; horren bidez, Buruz Buruko Txapelketaren Araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz, hasiera batean 2021eko ekainaren 13rako aurreikusitako finala atzeratzeko eskatzen da. Eskaera horri txosten mediko bat erantsi zaio, IÑAKI ARTOLA pilotariari eragiten dion arazo fisiko jakin bat dagoela egiaztatzen duena.

Honako hauek gauzatu beharko dira:

ARAUZKO OINARRIAK

I.- Buruz Buruko Txapelketaren Erregelamenduan aurreikusitakoarekin bat etorriz, erakunde horretako Lehiaketa Epaile Bakarrak eskumena du lehiaketan gertatzen diren lehia-alderdi guztiak ezagutzeko, baita finalaren atzerapena ere.

II.- Buruz Buruko Txapelketaren Araudiak honako hau adierazten du finalari buruzko atalean:

Sailkatuetako bati hasieran aurreikusitako datan txapelketaren finalean parte hartzea eragozten dioten gertaerak badaude, txapelketa beste data batera atzeratu ahal izango da, EPELeko Lehiaketa Epaile Bakarrak hala erabakitzen badu. Pilotariak ezin badu finala hasieran aurreikusitako datan jokatu, EPELeri jakinarazi beharko dio, parte hartzea eragozten dioten gertaerak jaso bezain laster. Gertakariak pilotariaren osasunarekin lotura badu, pilotariak edo pilotaria kide den enpresako medikuak txosten medikoa aurkeztu beharko du. Txosten horretan, pilotaria finala jokatzeko prest egongo dela aurreikusten den data bat ezarri beharko da.
EPELeko Lehiaketa Epaile Bakarrak, gertaerak aztertuta, atzerapena eman edo ez erabakiko du, eta, ematen badu, beste egun bat ezarriko du finalerako, 2021eko ekainaren 20a baino lehen lehiatu beharko litzatekeena.

Horregatik guztiagatik, honako hau,

EBAZTEN DUT

Atzerapenaren eskaera onartzea, eta EPELen Buruz Buruko Txapelketaren finalaren data berria 2021eko ekainaren 20a izatea.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta horrela jasota gera dadin, ebazpen hau sinatzen dut, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

Borja Osés García
EPELeko Lehiaketa Epaile Bakarra

2021-06-02

Azken albisteak

CaixaBank Masterseko azken jardunaldi zirraragarria irekiko du Hondarribiak

2026-09-11

CaixaBank Masterseko azken jardunaldi zirraragarria irekiko du Hondarribiak

Asteburu honetan CaixaBank Masterseko sailkapen ligako azken jardunaldia jokatuko da Hondarribian, Altsasun eta Arnedon.

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

2026-09-08

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

Pilotariari egindako proba osagarriek emaitza onak eman dituzte.

Zabala-Iztueta ere CaixaBank Masterseko finalerdietan izango dira

2026-09-06

Zabala-Iztuetak 22-15 irabazi diete Artola-Rezustari Legution, eta finalerdietarako txartela lortu dute. Serie Bn, Murua-Eskirozek Jaka-Eskuzari irabazi diete eta bigarren sailkatu dira.

Ander Imazi proba osagarriak egingo dizkiote

2026-09-06

Ander Imazi proba osagarriak egingo dizkiote

Oiartzungo atzelariak ondoeza izan zuen atzo Lekeition jokatutako partidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store