EPEL oharra – Pilotalekuen edukierak

2021eko uztailaren 26a

2021eko uztailaren 23an, uztailaren 23ko 35/2021 Dekretua argitaratu zen EHAAn, uztailaren 7ko 33/2021 Dekretuaren bigarren modifikazioa, SARS-CoV-2-ak eragindako infekzioak ez zabaltzeko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehazten duena. Uztailaren 23ko 35/2021 Dekretuaren 3. artikuluaren b) apartatuak uztailaren 7ko 33/2021 Dekretuaren 3. artikuluan ezartzen diren berariazko neurriak aldatzen ditu, eta honako hau adierazten du:

2021eko uztailaren 26ko 00:00etatik aurrera, oro har, edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitalditarako esparruetan gehienez ere 400 pertsona bildu ahal izango dira barrualdeetan eta 600 pertsona kanpoan. Berariaz:

– 1.600 eta 5.000 lagun arteko edukiera duten esparruetan, gehienez 600 pertsona egon daitezke barruan, eta 800 kanpoan.
– 5.000 lagunetik gorako edukiera duten esparruetan, ez da gehieneko edukieraren % 20 gaindituko. Ahal den guztietan, 1.000 pertsona baino gutxiagoko eremu independenteak ezarriko dira, sarbide eta pasabide independenteko guneekin.
Muga horiek ez zaizkie aplikatuko, aldez aurretik eta indarrean zegoen aurreko araudiaren arabera, edukiera handiagoa kontratatuta duten ekitaldiei.

EPELek CaixaBank Mastersa aurkeztu zuen 2021eko uztailaren 12an. Honek jaialdi batzuk barne hartzen ditu non lehiaketa horretako partidak jokatzen diren, eta 2021eko irailaren 19an amaitzen da. Caixabank Mastersa osatzen duten jaialdi guztiak herri ugaritan zeuden kontratatuta, baita Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat herritan ere, 2021eko uztailaren 23a eta 26a baino lehenagotik.

Beraz, 2021eko uztailaren 23a baino lehen aurreikusitako eta programatutako 2021eko CaixaBank Masterseko jaialdiak, uztailaren 7ko 33/2021 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako edukiera-mugekin egin behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko herrietan eta frontoietan: % 60, oro har 600 pertsona gainditu gabe, eta 800 pertsona, 1600 pertsonatik gorako edukiera duten frontoietan.

EPEL oharra – Pilotalekuen edukierak

26 de uztaila de 2021

Azken albisteak

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

29 de martxoa de 2026

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

28 de martxoa de 2026

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

27 de martxoa de 2026

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

24 de martxoa de 2026

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Joanes Bakaikoa akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store