EPEL BINAKAKO TXAPELKETA ISCARRERA HELDUKO DA

Hurrengo larunbatean, hilak 21, Villa de Iscar pilotalekuak Binakako Txapelketaren final-zortzirenetako hirugarren jardunaldiko partida jasoko du Olaizola II.a-Zearra eta Gonzalez-Lasa III.aren artean.
Valladolideko herrira hurbilduko diren pilotazaleek gaur egungo buruz buruko eta lau t’erdiko txapelduna den Aimar Olaizola jokoan ikusteko aukera izango dute. Olaizola II.ak Oier Zearra bizkaitarra atzealdean lagunduta jokatuko du lehenengo fase honetako bigarren garaipenaren bila. Asegarceko bikotea, oraindik partidarik irabazi ez duten Aspeko Sebastien Gonzalez eta Oscar Lasaren kontra arituko da. Norgehiagoka hau Telecinco kateko “Fronton” saioan arratsaldeko 18etatik aurrera ikusiko da.
Aurreko egunean, ostiralak 20, Villa de Iscar-eko kantxan beste jaialdi bat izango da. Jaialdi honetan Mendizabal-Eskudero eta Retegi BI-Mendizabal II.a aurrez aurre egongo dira Binakako Izar Berrien Txapelketaren final-laurdenetako partida jokatzeko.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store