EPEL 2020ko Binakako Txapelketako finalerdietako partiden eta finalaren data berriak

Ohar honen bidez, bertan behera gelditutako 2020ko Binakako Txapelketaren data berriak jakinarazten ditugu.

Martxoan jokatutako lehen jardunaldian Ezkurdia-Martija eta Olaizola II-Aranguren nagusitu ziren, Urrutikoetxea min hartuta zegoen, Jaka-Zabaleta eta Laso-Albisu bikoteen aurka, hurrenez hurren.

Urrian finalerdietako ligari eta finalari jarraipena emango zaie. Lehen hitzordua urriaren 3an, larunbatean, izango da, Iruñean. Jardunaldia urriaren 4an, igandean, itxiko da Eibarren.
Hirugarren jardunaldia urriaren 10ean, larunbatean, jokatuko da Iruñean eta urriaren 11n, igandean, Tolosan.
Binakako Txapelketako finala Bilboko Bizkaia pilotalekuan izango da. 

Jakinarazten dugu, halaber, 2020ko abuztuaren 5ean amaituko dela arestian aipaturiko partidetarako aurrez erositako sarrerak itzultzeko epea. 2020ko abuztuaren 5etik aurrera, ez da dirurik itzuliko.

Gogoratuarazi nahi dugu, bere garaian jakinarazi zen bezala, EPELko 2020ko Binakako Txapelketan (finalerdia eta finala) egiteke dauden jaialdi horietarako sarrerak mantendu nahi dituztenek horretarako aukera izango dutela, eta erosteko orduan aukeratutako eserlekuak egokituko zaizkiela. 

Bere garaian programatu ziren eta egin ez ziren gainerako jaialdiak, martxoaren 13 eta 27ko eta apirilaren 5eko Errioxako eta Nafarroako Pilota Egunak eta buruz buruko aurretiko partidak, bertan behera gelditzen dira, eta eskuratutako sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko da. 

2020-07-23

Azken albisteak

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store