Endika Uriondok azaroaren 1ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin Bilbon

Covid-19ak eragindako osasun krisiak apirilaren 26an egin beharreko debuta atzeratu ondoren, Uriondok azaroaren 1ean egingo du debuta Bilboko Bizkaia Frontoian.
Gizaburuagako atzelariak Lea-Ibarra Motrollo Pilota Elkartean jo zituen bere aurreneko pilotakadak eta orain 23 urte dituela profesionaletan debuta egingo du. Horra heldu bitartean, Uriondok afizionatu mailan egindako bidea oso emankorra izan da:

• Lezamako Torneoa 2020
• Elgoibarko Torneoa 2020
• Lezoko Torneoa 2019
• 2019ko Euskal-Herria Elite Txapelketa
• Lezama Torneoa 2019
• Urduliz Torneoa 2019
• Bankoa Torneoa – Diario Vasco 2018

Uriondok azaroaren 1ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin Bilbon.

Endika Uriondok azaroaren 1ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin Bilbon

2020-09-15

Covid-19ak eragindako osasun krisiak apirilaren 26an egin beharreko debuta atzeratu ondoren, Uriondok azaroaren 1ean egingo du debuta Bilboko Bizkaia Frontoian.
Gizaburuagako atzelariak Lea-Ibarra Motrollo Pilota Elkartean jo zituen bere aurreneko pilotakadak eta orain 23 urte dituela profesionaletan debuta egingo du. Horra heldu bitartean, Uriondok afizionatu mailan egindako bidea oso emankorra izan da:

• Lezamako Torneoa 2020
• Elgoibarko Torneoa 2020
• Lezoko Torneoa 2019
• 2019ko Euskal-Herria Elite Txapelketa
• Lezama Torneoa 2019
• Urduliz Torneoa 2019
• Bankoa Torneoa – Diario Vasco 2018

Uriondok azaroaren 1ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin Bilbon.


Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store