Endika Uriondok amaiera emango dio bere pilotari profesional ibilbideari

Endika Uriondok eta Baiko Pilotak elkarrekin lotzen zituen kontratua amaitzea adostu dute. Gizaburuagako atzelariaren lan berriak, kontratu horren amaiera aurreratzea eragin du.

2020ko ekainean, Gernikan, egin zuen debuta Lea-Ibarrako pilotariak, eta apirilaren 7an, Lekeition, jokatuko du profesional mailako azken partida Jakarekin batera, Alberdi II-Imazen aurka.

Unai Alberdirentzat ere egun berezia izango da
, belauneko lesio larria gainditu ondoren, frontoietan berragertuko baita ia bederatzi hilabetez kantxetatik kanpo egon ondoren.

Jaialdia Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketa batekin hasiko da, eta lehen partida honen ondoren, Uriondok agur esateko aukera izango du Lekeitioko Santi Brouarden, kide, lagun eta familiaz inguratuta.

2023-03-23

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store