Enpresa

Historia

Aldaketak Asegarceren talde teknikoan

2016/10/04

Aldaketak Asegarceren talde teknikoan

Pablo Berasaluzeren altaz gain. Etor Mendia,sartzen da plantilaren prestakuntza fisikoaz arduratzeko.

Berrizko pilotari ohiak entrenamenduei ekingo die, Salva Bergarak, Rub├ęn Belokik, eta Jose Angel Balanza “Gorostiza”k osatzen duten taldearen barruan.
Aldaketa hauekin, enpresak talde teknikoa berritu nahi du Anizeto Lazkano eta Josetxo Areitioren bajak ere kontutan izanda.

Berasaluze II.ak pilota profesionala jokatzeari agur esan zion

2016/10/01

Berasaluze II.ak pilota profesionala jokatzeari agur esan zion

Pablo Berasaluzek Bizkaia frontoian 2.600 pertsonen aurrean, bere 1.012. partidan, pilota profesionala utzi zuen Urrutikoetxea bikotekide izanda, Olaizola II.a eta Larunbe 22-17 irabaziz.
Berrizko pilotariak 19 urte betetzear emandako ibilbidea bukaturik agur esan zion pilota profesionalari, Asegarceko teknikoen taldean sartzeko.
Enpresak proposatutako ideia izan zen eta Pablok, Asegarceko pilotari gazteei irakaste-lan ederraren aurrean, baietz esan zuen une bat ere ez pentsatu gabe.

Prentsaurrekoan esan zuenez “ Ikaragarria izan da, agur hoberik egiterik ez dago”
Partida amaituta hasi zen omenaldia, ustekabean Ibai Zabala pilotariak aurresku bat Pablo-ri eskainita.
Ondoren makina bat opari jaso zuen; ilobek, Bizkaiko pilota federakuntzak, La Navarrak, Euskaltelek eta Asegarce berak emanda.
Enpresaren partetik, presidentea zen Pedro Garc├şa eta Karlos Argi├▒ano ziren detaile luzatu zioten ordezkariak.
Talde hori Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusia zen Unai Rementeriak itxi zuen.

Ekitaldi hunkigarri honetan, frontoian dagoen Bizkaiko pilotari historikoen argazki galerian Berrizko irudi bat zinzilikatu zen. I├▒igo Urkullu Lehendakaria eta Rementeria berarekin batera egin zuen Pablok.




Boletus aplikazioaren bidez sarrerak erosteko aukera ematen hasi zen

2016/09/13

Boletus aplikazioaren bidez sarrerak erosteko aukera ematen hasi zen

Asegarcek Bizkaia, Ogeta eta Labrit pilotalekuetan antolatzen zituan jaialdietan, sakeleko telefonoz sarrerak ordaindu ahal izateko, Boletus aplikazioa martxan jarri zuen..

Urrutikoetxeak 2022rarte berritu zuen kontratua

2016/08/09

Urrutikoetxeak 2022rarte berritu zuen kontratua

Mikel Urrutikoetxeak Asegarcerekin 6 urterako kontratua berritu zuen enpresako Bilboko bulegoetan. Zaratamoko pilotariaren esanetan: "inongo arazorik ez da sortu negozioetan arras gustura nagoelako, izan ere, Asegarcek profesionalean jokatzeko neukan ametsa betetzeko aukera eman zidan".

Asegarcek Idoate omendu zuen

2016/07/07

Asegarcek Idoate omendu zuen

Mikel Idoate pilotariak, Asegarcen 3 urte eman ondoren, omenaldia jaso zuen enpresaren partetik. Labriten joaktu zuen San Fermin Lau eta Erdiko finala jokatu baino lehen egin zen ekitaldia.

Pilotarien Batzarrak Asegarce omendu zuen

2016/06/19

Pilotarien Batzarrak Asegarce omendu zuen

Pilotarien Batzarrak Asegarce enpresa omendu zuen, erakundeak Bilboko Club Deportivoko jatetxean egin zuen XXXI.galaren barruan.

Laso debuta egin zuen Labriten

2016/06/18

Laso debuta egin zuen Labriten

Unai Lasok (Bizkarreta-Gerendiain, 1997-5-13) debuta egin zuen labrit frontoian, Asegarcerekin bi urterako kontratua sinatuta.

Berasaluze II,ak garaipenaz bukatu zuen pilotari profesional gisa bere azken partida Berrizen

2016/05/28

Berasaluze II,ak garaipenaz bukatu zuen pilotari profesional gisa bere azken partida Berrizen

Berasaluze II,ak garaipenaz bukatu zuen pilotari profesional gisa bere azken partida Berrizen. Ibai zabala lagun izan zuela, 22-20 menperatu zituzten Elezkano II.a eta Untoria.

Burz buruko txapeldunen bazkaria

2016/05/27

Burz buruko txapeldunen bazkaria

Aro guztietako buruz buruko txapeldunak ohiko bazkarian bildu ziren Sondikako Maipu jatetxean Urrutikoetxeak eta Iribarriak jokatuko zuten finalaren bezperetan.

Gallastegi, 98 urte zituela, Ari├▒o I.a, Atano X.a, Tolosa I.a, Galarza III.a, Arretxe, Beloki, Patxi Ruiz, Barriola, Bengoetxea VI.a, Olaizola II.a eta Urrutikoetxea egon ziren..

Bilboko partidak ikusteko Bizkaiko pilota klubak gonbidatu zituen Asegarcek

2016/04/21

Bilboko partidak ikusteko Bizkaiko pilota klubak gonbidatu zituen Asegarcek

Bizkaia frontoian Asegarcek antolatzen zituen jailadiak ikusteko, Bizkaiko pilota klubei gonbitea luzatzen hasi zen enpresa.

I├▒igo Salvidea zendu zen minbiziak jota 63 urte zituela

2016/02/26

I├▒igo Salvidea zendu zen minbiziak jota 63 urte zituela

Enpresa sortu zenetik, gerente karguaz arduratu zen I├▒igo Salvidea, pilotari ibilbideari utzi zion egunaren biharamunean.

Asegarceren barruan garrantzi handiko lana egin zuen pilotari-ohi donostiarrak. Markatutako helmugen artean pilota berriztu eta kirol profesionaletan dagokion tokia ezartzea zen.

Bere eginbeharra giltzarritzat jo daiteke Asegarceren barruan baita eskupilota profesionalean ere.