“EGIN DITUDAN ENTRENAMENDUAK ONAK IZAN DIRA” DIO BELOKIK

Asteburu honetan Irunberrin Beloki berriro ere jokatzen ikusiko dugu aurtengo eskuz banakako txapelketaren barruan Labriten Olaizola I.aren aurkako partidan eskubiko hatz lodiaren lotailuan hartutako lesioa euki zuenetik.
Lau hilabete pasa dira harrezkero eta ebakuntza egin ziotenetk bi hilabete ta erdi igaro da.

Esan beharrik ez dago Burlatako atzelariari tarte hori luze oso egin zaiola, elektroterapia, masaiak, hotz eta beroko sesioak … etabar egin diotelarik.

Berak “jokazteko irrikan nago, bestela, badakizu, zutaz ahazten dira” esaten du farrez. “Eskaiola kendu nindutelarik, ia frontoitik ez naizela atera. Egunero pilota goxuarekin, ondoren “de toque” diotenarekin, takorik gabe. Eskaiolak eskua biguntzen du. Jakina, bestelako eginkizunetan ere ibili naiz; seme-alabak ikastolara eraman, janak prestatu, asko gustatzen zait eta, erosketetan aritu …”

Larunbateko partiduari begira, Belokik geldirik egotea nabaritu duela adierazi du bai ordea egindako entrenameduak onak izan diren.
Hala eta guztiz ere, Rubenek “lesioa gertatu baino lehenagoko maila eskuratzea kosta egingo zait” esan du.

2019/03/22

Azken albisteak

Senarrek 4 1/2 Serie B 2025 Txapelketa irabazi du

2025/11/08

Senarrek 4 1/2 Serie B 2025 Txapelketa irabazi du

Ataungoak 22-15 gainditu du Amiano Irungo Uranzu pilotalekuan, eta 4 1/2 Serie Bko txapela jantzi du.

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

2025/11/06

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

Hitzarmen honek esku-pilota profesionala hurbilduko du Errioxara, eta gutxienez 9 jaialdi egingo dira bertan datorren urtean.

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

2025/11/05

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

Altuna III.a eta Ezkurdia 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira igande honetan Arrasaten.

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

2025/11/04

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

Senar eta Amiano nor baino nor arituko dira larunbat honetan Irunen 4 1/2 Serie B Txapelketako txapela lortzeko.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store