DULANTZIKO PILOTA ESKOLAKO UMEAK ASEGARCEKO ENTRENAMENDUETAN BISITAN

Arabako Dulantzi herriko pilota eskolako umeak atzo egon ziren Asegarcek Mendizorrotzako pilotalekuetan duen entrenamendu zentruan.
Heuren monitoreek kurtso bukaerako saritzat eskaini zieten Asegarceko pilotariak entrenatzen ikustera bisitaldia eta hitza bete zuten umeen pozarako.
Pilotari batzuen entrenamendua ikusteko aukera euki zuten baita gero “telebistako pilotariekin” zuzenean hitz egiteko ere.
Peñagarikano, Begino, Beloki II.a, Koka, Esain etabarreko luze baten sinadurak eta argazkiak eskuratu zituzten, hala nola beraien takuetaz jantzitako eskuak ikutu eta makina bat galdera egin ere.
Dulantziko umeek egin zuten bezalatsu bestelako pilotazale txikiek ere aukera bera dute hori egiteko, web honetako entrenamenduetako atalean agertzen den moduan.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store