Donostia Hiria 2022 Torneoa aurkeztu dute gaur

2022ko Donostia Hiria Torneoak finalerdi bat hartuko du abuztuaren 28an eta finala irailaren 2an
Laso-Zabaleta, Altuna III-Albisu eta Ezkurdia-Mariezkurrena II bikoteek hartuko dute parte torneoa

Donostia, 2022ko abuztuaren 3a

Abuztuaren 28an, igandea, jokatuko dute Laso-Zabaleta eta Altuna III-Albisu bikoteek Donostia Hiria Torneoko finalerdi bakarra. Garaileak zuzenean sailkatuko dira irailaren 2an jokatuko den finalera, eta han zain izango dituzte Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a.

Abuztuaren 28ko finalerdia eta irailaren 2ko finala Donostiako Atano III.ean jokatuko dira.

Donostia Hiria 2022 Torneoaren aurkezpenean honako hauek hartu dute parte: Gaspar Guembe, CaixaBankeko Banku Erakundeetako Gipuzkoako Zuzendaria; Martin Ibabe, Donostiako Kiroletako zinegotzi ordezkaria; Jose Angel Balanza, Baiko Pilotako intendentea; Inaxio Errandonea, Aspe Pelotako arduradun komertziala.

Donostia Hiria Torneoko jaialdietarako sarrerak entradasfronton web orrian eskuratu daitezke.

2022-08-03

Azken albisteak

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

2026-10-23

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

P.Etxeberriak 22-13 irabazi dio Muruari final-laurdenetako bigarren jardunaldiaren hasieran, Tafallan. Serie Bn, Amianok Eskiroz gainditu du.

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-10-22

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Erik Jaka akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store