DESBERDINTASUNA NAGUSI IZAN ZEN PARTIDU GORENEAN

Ikusmin handia zegoen baina pilotazaleek ez dute partidu borrokatuta ikusterik izan.
Ttin III.ak eta Pascualek alde batetik eta Olaizola II.ak eta Belokik beste aldetik, indarrak neurtu dituzte Beotibarko kantxan baina orekarik ez da azaldu eta gorriek 22 eta 9 irabazi dute.
Hasieran Belokik ezin izan dio pilotari errioxarrari airea kendu eta honek inongo kupidarik gabe zigortu du Asegarceko aurrelaria, gantxo mordoska lortuz.

Paskualek partidu handi bat jokatu du eta honek areagotu du bi bikoen arteko desberdintasuna.
Olaizola II.ak aurreneko partiduetan baino defentsa ahulagoa erakutsi du eta erasoan aurkariari min egiterako orduan ez du estutzea lortzerik izan.

2019-03-22

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store