Oiartzunen zein Zornotzan binakako txapelketako partehartzaileek dene gustoko pilotak aurkitu dituzte. Pilotaleku gipuzkoarrean Olaizola I.ak eta Otxandorenak 104,2-104,1-104,1 gramotako pilotak hartu dituzte eta gustora geratu omen dira. Gonzalezek eta Lasa III.ak 105,2-106,3-105,4 gramotako bolak bereiztu dituzte bata larru bueltakoa delarik. Antza, Asegarceko bikoteak hautatu dituen pilotak azkarrago doaz lurretik. Zornotzan Titin III.ak eta Paskualek 106,7-103,9-105,8 gramotako larru bueltako pilotak hartu dituzte. Beraien aurkariek, Koka eta Beloki, 104,6-104,1-104,3 gramotako larru normaleko pilotak hartu dituzte. Bi loteak alderatuta bote gehiago omen du gorriek hartutakoak.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA