Nahiz eta txapelketa handiak bukatzear egon, profesional mailako eskupilotaren iharduerak ez du etenik eta Nafarroako lau t´erdikoa laster hasiko denez Patxi Ruiz eta Bengoetxea VI.a txapelketa horretako partehartzea prestatzen dabiltza. Haiekin Aimar Olaizola laster elkartuko da. Egungo txapelduna Buruz Buruko txapelketan parte hartu ondoren atseden-egun batzuk hartu ditu oporretara joateko. Txapelketa honen konfigurazioa eta jokatuko diren partidaren emaitzaren eguneratzea web honetako "Txapelketak" sailaren "4 y 1/2ko Nafarroa" atalean ikus dezakezue.
2019/03/22
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
Elordi-Zabaletak 22-21 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari eta bosgarren puntua eskuratu dute sailkapen ligan. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute.
2026/01/08
Iñaki Artolak Serie An, eta Iraitz Zubizarretak Serie Bn, ez dute jokatuko larunbat honetan Etxebarrin
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA