DENA ETXERAKO

Asteburu honetan Binakako Txapelketaren bigarren ihardunaldia jokatuko da, eta, gainera, Asegarceko lau bikoteak elkarren kontra lehiatuko dira. Honela, nahi eta nahi ez, bikote hauek aurreneko garaipenen ondorioz ageri duten berdintasuna hautsi eginen da.
Larunbatean, Valladolideko Iscar herrian Kokak eta Otxandorenak Pablo Berasaluze eta Patxi Ruiz izanen dituzte aurrean. Juantxo Koka donostiarrak Aimar Olaizolaren tokia hartuko du, goizuetarra ez baita erabat osatu bere eskuetako minaz. Aukera aprobetxatzen saiatuko da guipuzkoarra, bere jokorako aproposa baita Iscarreko pilotaleku azkarra. Partida hau A taldeari dagokio.
B taldeko partida Eibarren jokatuko dute Asegarceko pilotariek. Astelenan Olaizola I-ak eta Zearrak Bengoetxea VI eta Beloki I-an izanen dituzte arerio. Partida gogorra espero dute lauek.

DENA ETXERAKO

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store