CLUB FRONTON ALDIZKARIA KALEAN DA JADA

Club Fronton aldizkariaren 26 zenbakia klubeko bazkideen eskuetan da dagoeneko.
Zenbaki honetan San Fermin, Gasteizko Andra Mari Zuria, Donostia, Zarautz eta Lekeitioko torneotako argazki erreportai ederrak aurki daitezke udako protagonisten gorabehera guztiak ere isladatuta daudelarik.
Futbolari-pilotariak izan diren bi pertsonekiko elkarrizketak ere topatuko ditugu: Athleticeko Igartua eta Errealeko Erro kirolariak hain zuzen ere.
Pilotako historiak ere bere toki berezia du aldizkarian eta ale honetan Mondragones eta Atno III.ak jokatutako partidu ospetsuak dira sail honetako gaiak.
Club Frontón Aldizkaria erabat dohan da eta 25.000 bazkide baino gehiagok jasotzen du bere etxean. Zeuk ere hartu nahi baduzu 943 33 16 23 telefonora lanorduetan deitu eta datuak hartuko dizkizute.

CLUB FRONTON ALDIZKARIA KALEAN DA JADA

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store