CaixaBank Mastersa finalerdiekin eta finalarekin itzuliko da Navarra Arenara

Oraindik sarrerak daude irailaren 30ean jokatuko diren finalaurrekoez eta urriaren 2an jokatuko den finalaz gozatzeko

Iruñean, 2022ko irailaren 15ean

Navarra Arenak CaixaBank 2022 Masterseko azken fasearen aurkezpena hartu du gaur eguerdian, eta bertan egin da bi finalaurrekoetako pilota aukeraketa ere.

Material aukeraketa

Finalerdiak irailaren 30ean, ostiralean, jokatuko dira 22:00etatik aurrera. Ezkurdia-Mariezkurrena II eta Jaka-Zabaleta bikoteen arteko partidarekin hasiko dira eta, ondoren, Altuna III-Imaz eta Irribarria-Albisu bikoteen arteko norgehiagoka jokatuko da. Lau bikote finalistak Navarra Arenan izan dira gaur bi finalaurrekoetako materiala aukeratzeko.

Bestalde, urriaren 2an, igandean, arratsaldeko 17:00etan hasiko den jaialdian CaixaBank Masterseko finala egongo da jokoan, aurretik Artola-Aranguren eta P.Etxeberria-Martija bikoteek jokatuko dute elkarren aurka.

Azken fasearen aurkezpena

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol kontseilari Rebeca Esnaolak gaur eguerdian egindako aurkezpenean nabarmendu duenez, “finalerdia eta finala elkartzea oso esperientzia erakargarria izango da ikuslearentzat”.

Nafarroako CaixaBankeko Erakunde Bankuko zuzendari Miguel Navarretek adierazi duenez, “pozgarria da gaur hemen frontoi honetan egotea”, eta “CaixaBankek kirol honekin duen harreman aparta” azpimarratu nahi izan du. Horrekin batera nabarmendu du, “bikote guztiei zorte ona opa nahi diegu eta ikuskizun honetara joango diren zaletu guztiak animatu nahi ditugu”.

Bestalde, Inaxio Errandonea Aspe Pelotako arduradun komertzialak eskerrak eman dizkio NICDOri, “toki zoragarri honetan horrelako ekitaldi handiak antolatzen egiten duen ahaleginagatik”.

Sarrerak 10 euro eta 40 euro artean, klub eta gazteentzako deskontuekin

Unai Iglesias Baiko Pilotako arduradun komertzialak azpimarratu duenez, “sarrerak navarrarena.com-en eta Baluarteko txarteldegian eros daitezke, aldez aurretik, baita partida egunetan pabilioian jarriko den leihatilan ere”.

Finalerdietarako zein finalerako sarrerak banaka eros daitezke, edo bi egunetara joateko abonu bat, % 10eko deskontua izango duena.

Finalerdietako prezioak 10 eurotik 30 eurora bitartekoak dira, eta finalean 10 eurotik 40 eurora bitartekoak. Gainera, pilota-klub eta -eskoletako kideek eta gazte-txartela dutenek % 20ko deskontua dute, baina ezin izango zaio bi egunetako abonuagatik egingo den % 10eko deskontuari gehitu.

2022/09/15

GALERÍA

Azken albisteak

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

2025/11/06

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

Hitzarmen honek esku-pilota profesionala hurbilduko du Errioxara, eta gutxienez 9 jaialdi egingo dira bertan datorren urtean.

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

2025/11/05

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

Altuna III.a eta Ezkurdia 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira igande honetan Arrasaten.

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

2025/11/04

Senar eta Amiano nor baino nor arituko dira larunbat honetan Irunen 4 1/2 Serie B Txapelketako txapela lortzeko.

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

2025/11/04

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

Belauneko lesioa gaindituta, Unai Lasok Irungo jaialdiko lehen partidan jokatuko du larunbat honetan.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store