CaixaBank Mastersa finalerdiekin eta finalarekin itzuliko da Nafarroa Arenara

Bi finalaurrekoetako pilota aukeraketak egin dituzte gaur arratsaldean Nafarroa Arenan. Oraindik sarrerak daude irailaren 29an eta urriaren 1ean jokatuko diren finalaurrekoez eta finalaz gozatzeko.

Iruñean, 2023ko irailaren 26an

Material aukeraketa

Finalerdiak irailaren 29an, ostiralean, jokatuko dira 21:15etik aurrera. Ezkurdia-Mariezkurrena II eta Jaka-Martija bikoteen arteko partidarekin hasiko dira, eta ondoren, Altuna III-Imaz eta Peña II-Rezusta bikoteen arteko norgehiagoka jokatuko da. Lau bikoteak Nafarroa Arenan izan dira gaur bi finalaurrekoetako materiala aukeratzeko.

Bestalde, urriaren 1ean, igandean, arratsaldeko 17:00etan hasiko den jaialdian CaixaBank Masterseko finala egongo da jokoan, aurretik P.Etxeberria-Zabaleta eta Larrazabal-Albisu bikoteek jokatuko dute elkarren aurka.

Sarrerak

Finalerdietarako zein finalerako sarrerak eskuragarri daude oraindik EntradasFronton atarian.

2023-09-26

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store