Buruz Burukoaren finalerdiak erabakita geratu dira

Elezkano II.ak eta Altuna III.ak Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute gaur arratsaldean Eibarko Astelenan.

Zaratamoko aurrelaria Agirreren aurka aritu da jaialdia ireki duen partidan, eta hasiera bikain batekin ia aukerarik gabe utzi du iruñarra. Elezkano II.ak 22-9 irabazi du.

Final-laurdenetako gaurko bigarren kanporaketan Ezkurdiak eta Altuna III.ak partida oso lehiatua eskaini dute. Jokoan egindako hutsek garrantzi handia izan dute norgehiagokaren bilakaeran eta azkenean Altuna III.ak lortu du garaipena (18-22).

Arratsaldeko hirugarren eta azken partidan, Egiguren V.ak Buruz Buruko Promozio txapelketatik kanpo utzi du Urretabizkaia II.a 17-22 irabazita.

2020-11-15

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store