Buruz Buruko txapelak jokoan izango dira asteburuan

Larunbatean Promozioko Buruz Buruko txapelketako finala jokatuko dute Arteaga II.ak eta Elordik.

Lasarte-Oriako aurrelariak Salaberria gainditu zuen ostiraleko finalerdian eta atzo, mallabiarrak Egiguren V.a kanporatu zuen.

Igandean berriz, Lehenengo mailako Buruz Buruko finala jokatuko dute Erik Jakak eta Jokin Altunak. Jakak aise hartu zuen mendean Elezkano II.a larunbatean partida hasiera oso borrokatu baten ostean.

Eta amezketarrak gehixeago sufritu behar izan bazuen ere, finalerako azken txartela eskuratu zuen atzo Eibarren Dario garaitu ondoren.

Promozio mailako larunbateko finala Tolosan jokatuko da 17:35etik aurrera hasiko den pilota jaialdiaren baitan eta igandeko Lehenengo mailako finala Bizkaia Frontoian izango da arratsaldeko 17:00tatik aurrera.

2020-11-23

Azken albisteak

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

2026-10-23

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

P.Etxeberriak 22-13 irabazi dio Muruari final-laurdenetako bigarren jardunaldiaren hasieran, Tafallan. Serie Bn, Amianok Eskiroz gainditu du.

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-10-22

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Erik Jaka akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store