Buruz Buruko Promozio Txapelketako finalerako sailkatu da Arteaga II.a Salaberria gaindituta (22-15)

Alde handiarekin ez bazen ere, hasierako tantoetan uneoro aurretik joan da Salaberria partidako lehen berdinketara iritsi artean (10-10). Atsedenaldira ordea Arteaga II.a agintean zela heldu dira (12-11).

Hortik aurrera, Arteaga II.ak gehiago gozatu du bere eskuinarekin eta gutxika gutxika tartea ireki du bigarren atsedenaldira bidean (18-13).
Azkenean, garaipena (22-15) eta honenbestez finalerako txartela eskuratu ditu Arteaga II.ak Salaberriaren aurka Bergaran. 
Jaialdiari hasiera eman dion partidan 22-20 irabazi dute Ezkurdia-Bikuñak Peña II-Imazen aurka.

Emaitza: Arteaga II 22-15 Salaberria
Partidaren iraupena: 59 minutu
Pilotakadak: 308
Berdinketak: 10-10, 11-11
Gorriz (Arteaga II): 12 tanto egin ditu eta 5 galdu
Urdinez (Salaberria): 10 tanto egin ditu eta 10 galdu
Lehenengo partida: Ezkurdia-Bikuña 22-20 Peña II-Imaz

2020-11-21

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store