Bukatu da CaixaBank Masterseko sailkapen ligaxka

Artaxoan, Atarrabian eta Hondarribian izan ziren atzo CaixaBank Masterseko ligaxkako hamalaugarren eta azken jardunaldiko partidak. Ostiralean hasitakoari atzo eman zioten amaiera pilotariek, jokoan ezer gutxi zegoela.

Artaxoan 22-8 gainditu zituzten Urrutikoetxea-Irribarriak Elezkano II eta Aretxabaleta.
Atarrabian Jaka eta Albisu 22-19 nagusitu ziran Artola-Rezustaren aurka.
Eta Hondarribiako norgehiagokan 9-22 gailendu ziren Ezkurdia-Larunbe, Olaizola II.a eta Zabaletaren kontra.

Aipatzekoa, Urrutikoetxeak 17 tanto egin zituela Artaxoan eta finalerdietarako sailkatuta dauden lau bikoteetatik, bakarrak irabazi duela azken jardunaldian, Altuna III-Imazek eta Bengoetxea VI-Martijak elkarren aurka jokatu bazuten ere. 

2020-09-20

Azken albisteak

Elordi-Bikuñak garaipenarekin estreinatu dute Binakako Txapelketa

2026-11-28

Elordi-Bikuñak garaipenarekin estreinatu dute Binakako Txapelketa

Murua-Martija 22-9 gainditu dituzte Bilboko Deportivon 2027ko Binakako Txapelketaren hasieran. Serie Bn Dario-Lozak 22-10 irabazi dute Baños de Rio Tobian, eta Amiano-Arangurenek 22-11 Bilbon.

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

2026-11-20

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ruben Salaverri akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte batez luzatzeko.

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store