BINAKAKO PROMOZIO TXAPELKETA BERRITUTA DATOR

BBK-k Bilboko Gran Via-n duen hitzaldi aretoan, 2. Mailako Binakako Txapelketa aurkeztu da komunikabideen aurrean, lehiaketan parte hartuko duten zortzi bikoteak bertan direlarik.
Asegarceren ordezkariak honako bikoteak dira: Urrutikoetxea-Argote, Saralegi-Eskudero, Arretxe II.a-Ibai Zabala eta Diaz-Apraiz.
Asperen partetik, Berasaluze IX.a-Larrinaga, Olazabal-Arruti, Aritz lasa-Merino eta Retegi BI-Cecilio arituko dira txapelketan.
Torneoa ostiral honetan hasiko da Getarian Saralegi-Eskudero eta Olazabal-Arrutiren arteko partidaz.
Lehiaketa finalaurdenetako ligaren bidez jokatuko da bertatik lau bikote onenak sailkatuta aterako direla. Finalaurrekoak kanporaketa sistimaren bitartez gauzatuko dira martxoaren 27 an izango den finalean zein bikoteak sartuko diren jakiteko.

Txapelketako egutegia ikusteko zapaldu hemen

2019-03-22

Azken albisteak

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

2026-10-23

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

P.Etxeberriak 22-13 irabazi dio Muruari final-laurdenetako bigarren jardunaldiaren hasieran, Tafallan. Serie Bn, Amianok Eskiroz gainditu du.

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-10-22

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Erik Jaka akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store