BIHAR, MENDIZABAL ETA ARRETXE II. FINAL LAURDENETARAKO PASE BATEN BILA

Gaur arratsaldean Iruñako Labrit pilotalekuak, Mendizabal eta Arretxe II.aren arteko Asegarceko bigarren mailako Eskuz Banakako Txapelketaren final zortzirenetako partida jasoko du. Partida hau Tele 5eko “Fronton” saioan emango da 17:30etatik aurrera.
Aratz Mendizabalek, final hamaseirenetan, 22 eta 9 irabazi zion Eskuderori eta Iker Arretxeri, aurtengo 2. mailako Lau eta Erdiko Txapelduna eta Beginorekin batera 2. mailako Binakako Txapelduna, zaila jartzen saiatuko da.
Partida honen irabazleak hurrengo astelehen arte itxaron beharko du final laurdenetako aurkaria ezagutzeko, zeren pilotari hau, Beloki II.ak eta Urrizelkik Tolosan jokatuko duten partidatik aterako da.
Txapelketa honen konfigurazioa eta jokatuko diren partidaren emaitzaren eguneratzea web honetako "Txapelketak" sailaren "2.
mailako Banakako Txapelketa"
atalean ikus dezakezue.

2019-03-22

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store