BIGARREN LERROAN

Munduko pilotako txapelketen erregea azken festa erraldoia prestatzen hasi bada ere, zaleen interesa pizten duen beste lehiaketa badago, bigarren mailako eskuz banakako txapelketa hain zuzen ere.
1957urtetik martxan dagoen torneo garrantzitsu hau ere fase erabakiorrean dago, hau da, finalaurrekoetan.

Ostiral honetan Errioxako Villamediana de Ireguan herrian 18:30etan ospe handiko izan diren Arretxe eta Retegi II.aren semeak, hots, Iker Arretxe, Arretxe II.a eta Julen Retegi, Retegi BI nor baino nor arituko dira finalean sartzeko biletearen bila.
Pilota aukeraketa asteazken honetan 16:30etan izango da eta partida Localiak larunbatean 20:00 etan eskeiniko du diferituan.

Beste aldetik, Larralde eta Urrizelki bigarren biletearen lortzeko ahaleginetan jardungo dira Astelena pilotalekuan igandean 17:00etan.
Aukeraketa ostegunean 11:30etan izango da eta partida ETBek erretransmitituko du.

BIGARREN LERROAN

2019-05-13

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store