Bi zati ezberdin

Aritz Beginok ez du EPELen Eskuz Banakako Txapelketako final zortzirenetarako sailkatzerik izan, Eibarko Astelena pilotalekuan Barriolaren aurka 22-13 galtzearen ondorioz.

Bi zati ezberdinetako partida izan da; lehendabizikoan Beginok bere eskuin esku indartsuaz, neurketa orekatua mantendu du, baita 5-7 aurretik egon ere.
Baina 12-9tik aurrera, Barriolak aire jokoari ekin dio, bolea, sotamano, eta sake bueltaz. Horrela, Auzako pilotaria, lekuz kanpo egon da eta ezin du bere piloteo luzez baliatu partida aurrera eramateko.
Fase honetan, Barriolak erosoago jokatu du eta dejadak ere egin ditu.

Datuak:
186 pilotakadak
49:16 / 10:21 min.
Barriola: 3 sake, 2 falta.
Begino: 4 sake, 2 falta.
0-2 5-7 7-7 12-9 19-11 22-13

Bi zati ezberdin

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store