BI PUNTO BESTERIK EZ ZIREN BEHAR

Ez da posible izan eta bi tantugatik Bengoetxea VI.a eta (Albisu/ Patxi Ruiz) Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako finalerdietatik at geratu dira gaur Eibarren Xala eta Barriolaren kontra gutxienez 10 tanto egin ez egiteagatik, 22-8 galdu baitute urdinek.

Presio ikaragarrizko partidua zen Asegarceko bikotearentzat, izan ere 10 tanto horiek lortzea ezinbestekoa zen txapelketako hurrengo fasean sartzeko baina bi pilotariek urduritasun itzelaz jokatu behar izan dute.
Nahiz eta hasiera huts batzuk egin Ataungo atzelariak partidu on bat egin du erdialdetik aurrera ederki eman bai dio pilotari eta Barriolarekin parez pare aritu da.

Bengoetxea VI.ak Jon Anderri laguntzeaz gain arriskatu behar izan du baina frontisetik urrun erasotzen jardun behar izan du eta min gutxi egin dio Xalari. Honek ez du inolako gupidarik eduki. Joko aparta erakusten ari da azkenaldian Lekuineko pilotaria.

Barriola bere mailan aritu da, hots, seguru, kantxan ibili eta beti bere lagunaren bizkarra zainduz.
Emaitza honekin Mtz. de Irujo eta Merino II.a finalaurrekoetan jokatuko dute.

BI PUNTO BESTERIK EZ ZIREN BEHAR

2019/03/22

Azken albisteak

Iztuetak kontratua berritu du Baikorekin

2025/11/13

Iztuetak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Martxel Iztueta akordio batera iritsi dira eta beste bi urtez luzatu dute kontratua.

P.Etxeberria eta Zabala prest igandeko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako

2025/11/12

P.Etxeberria eta Zabala prest igandeko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako

Peio Etxeberriak eta Javier Zabalak 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala jokatuko dute igande honetan, Bilboko Bizkaia Frontoian.

2026ko Binakako Txapelketako lehen itzuliaren datak eta tokiak

2025/11/11

2026ko Binakako Txapelketako lehen itzuliaren datak eta tokiak

Azaroaren 21ean hasiko den 2026ko Binakako Txapelketaren lehen itzuliaren datak eta tokiak zehaztuta daude. Beasainek, Logroñok, Agoitzek eta Tolosak hartuko dituzte 1. jardunaldiko jaialdiak.

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua

2025/11/09

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store