BI EZKER ESKUZ BANAKA NOR BAINO NOR ZARAUZTEN

Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuak egun iparraldeko pilotaririk onenen arteko lehia aparta hartuko du datorren larunbatean arratsaldeko bostetatik aurrera.
Telecincoko kamarak bertan direla eskuz banakako finalerdietara pasea lortzeko bi ezkerren arteko borroka handia gauzatuko da Zarauzko kantxan.
Eskupilota mailan txapelketarik garrantzitsuenean historial txukun bina daukate Gonzalezek nahiz Xalak. 9 aldiz hartu dute parte bakoitzak eta estadistika berdinak dituzte: 5 garaipen eta 4 porrot.
Gonzalez da txapelketan urte gehien eman duena, 2001 urtetik alegia. Aurreko urtean 2. mailako txapela lortu eta gero -finalean Imazi irabazita- 1. mailan ekin zion azkaindarrak.
Yves Sallaberry aldiz, 2002 urtean hasi zen lehen mailan lehiatzen baina bere palmaresean toki berezi bat dauka iaz Mtez. de Irujoren aurrean lortutako txapeldunordetza.
Partidua ederra azaltzen da pilotazaleentzat eta horren sinalea Aritzbatalde pilotalekua ia beteko duen sarrera eskaera handia dugu.

Emozioa zilarrezko mailan

Zarauzko jaialdiak hasiera berezia izango du: Beloki II.a eta Leizak jokatuko duten bigarren mailako eskuz banakako txapelketako final laurdenetako neurketa.
Lesio bolada txar bat gaindituta Alberto Belokik arerio gogorra den Iñigo Leiza izango du aurrean.
Burlatako aurrelariak 5 aldiz esku hartu du txapeketan eta horietatik 4 dauzka irabazita.
Bizkaitarrak hiru norgehiagoka jokatu ditu, danak 2004 urtean- eta finalerdietan agur esan behar zuen Berraondok kanporatuta.
Telecincoko Fronton saioak zilarrezko mailako partidu garrantzitsu honen azken zatian zuzenean eskainiko du.

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store