BERASALUZE VIII ” HIL ALA BIZIKO PARTIDUA IZANGO DA”

Berasaluze VIII.a-Beginok eta Olaizola II.a-Mendizabal II.ak bat egin dute eguerdian Iruñeko Labrit pilotalekuan larunbat honetan EPELen Binakako Txapelketako finalaurrekoetako bigarren jardunaldiari dagokion partiduko pilotak aukeratzeko, bertan 250 pertsona inguru izan direlarik.
Inolako arazorik ez da izan eta bikote biok konforme geratu dira hautatzaileak utzi duen otarrearekin.

Lau pilotariok prentsaurrekoan azaldu dira eta honako adierazpenak egin dituzte:

-Berasaluze VIII.ak
“Gure pilotak politak dira, bat eurenak baino bote gehiagokoa izan arren.
Hil ala biziko partidua izango da, galtzen duenak finalean sartu ahal izateko holako miraria gertatu behar litzateke eta.
Pilotalekuari dagokionez Labrit bikain da.
Eskuak ondo dauzkat, bion eskuak ondo daude”.

-Beginok
“Labriten jokatzea etxean aritzea balitz bezala da. Guk txapelketa on bat egin dugu. Donostian gertatu zena zera da: Belokik menderatu nindun eta ni txispa gabe ibili nintzen nekeak jota.
Larunbatean ez gara Olaizola II.ari soilik so izango. Gure jokua egingo dugu, hots, atzean agintzen ahalegindu eta Pablitok buka dezan.
Egia esateko finalaurrekoetan sartzea arrakastatsua izan da guretzat hasieran hori hain garbi ez geneukan eta”.

-Olaizola II.ak
“Gustora geratu gara, izan ere seirak onak direla.
Tronkomovil gora eta tronkomovil behera, betiko kontua da, gero ikusi zen zer nolako pilotak ziren.
Partidu hau final bat bezala da eta gu egun txapeldunak izateak ez du inongo esanahi berezirik”.

-Mendizabal II.ak
“Berasaluze VIII.a eta Begino beren merituengatik daude finalaurrekoetan eta ez da inolaz ere bidezkoa fase honetatik kanpo geratuko zirela esatea”.

Berasaluze VIII-Begino: 105,4 – 104,8 – 106,1.
Olaizola II-Mendizabal II: 104,3 – 104,2 – 104,2 .

Zaldibin ere aukeraketa izan da, bigarren mailakoa hain zuzen ere. Arazorik ez da izan eta hauexek dira pisuak:
Del Rey-Galarza VI: 104,6 – 105,5 – 104,5.
Mendizabal-Ibai Zabala:105,1 – 105,4 – 103,5.

Athleticzaleak

Athleticek Sevillaren kontrako Kopako finalerdia dela eta, hainbat pilotari bertan izango dira zurigorriei animoak ematera.
Hauexek dira “forofoak”: Aitor Zubieta, Aritz Begino, Oinatz Bengoetxea VI.a,Pablo Berasaluze eta Ibai Zabala.

2019/03/22

Azken albisteak

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

2026/03/11

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

Laso-Albisu eta Elordi-Zabaletak Binakako Txapelketako azken finalerdia jokatuko dute igande honetan Logroñoko Adarragan. Irabazten dutenak finalerako sailkatuko dira.

Tolosak finalerdietako azken jardunaldia irekiko du

2026/03/10

Jaka-Iztueta eta Altuna III-Ezkurdiak Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldia irekiko dute.

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

2026/03/10

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

Pelota Pro Ligak pilota profesionaleko epaileak bildu ditu bilera tekniko batean, irizpideak bateratzeko eta araudian egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store