BERASALUZE VII.AK AHO HORTZ BETE UZTEN DU ATANO III.AEKO PUBLIKOA

Pablo Berasaluzek eta Aritz Beginok Donostia Hiria torneoaren finalerako Asegarceko plenoa lortu dute emozioz gainezka izan duen partida ederraz Atano III.an bildutako publikoak ederto gozaraziz.
Partidua bukatuta pilotazaleek zutik eta txalo zaparrada hunkigarriaz agurtu dute Berrizko pilotaria.
Pablok Mtz. de Irujori kalte handia egin dio txokoan egindako paraden bidez pilota ederki ezkutatuz eta gantxuetan ere tanto mordoska lortu du.

Mtz. de Irujoren airea kentzen ahaleginetan pilota batzu joan zaizkio Beginori baina hiru tantu ere lortu du horietako bat dejada eder batez.
Laskurainek ondo jokatu du, Beginori ederki eutsiz.

Gauzak horrela torneoaren finala Asegarceko bi bikoteek jokatuko dute:
Bengoetxea VI-Patxi Ruiz eta Berasaluze VIII-Begino.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store