BENGOETXEA VI.AK PATXI RUIZ TXIKITU DU ETA OLAIZOLA II.ARI AURRE EGINGO DIO FINALERDIETAN

Bengoetxea VI.a EPELen Eskuz Banakako Txapelketako finalerdietan sartu da gaur Labriten Patxi Ruiz 6-22 menderatu ostean.

Leitzako pilotariak indartsu dagoela garbi erakutsi du nahiz eta aurkariak erraztasunak eman. Ohikoa denez erritmo handia ipini du bere jokoan sotamano, txapagaineko eta gantxoak erabiliz. Sakeei ere etekina atera dizkie -6 egin ditu- baita sake-errematei ere.

Patxi partiduko denborarik gehienean defentsan aritu behar izan da eta eramategarriak sake batzuk behera bota ditu.
Oinatzek Olaizola II.aren aurka jokatuko du finalerdietan.

Peñagarikanoren garaipena Zallan

Kepa Peñagarikanok Eskuz Banakako BBK Promozioko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du gaur Zallako Mimetiz pilotalekuan Ibai Zabala 22-14 menderatuz.
Azpeitiako atzelariak aurkaria baino jo handiago eta defentsa hobeagoa erakutsi du.
Aipatutako fasean Olaetxeari aurre egin beharko dio Kepak.

Partidu nagusian, nahiz eta 22-21 irabazi esan behar da Titin III.a eta Albisuk 17-6 egon direla aurretik.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store