BENGOETXEA VI.AK “GAUZAK ONDO EGIN BEHAR DITUT IRABAZTEKO”

Oinatz Bengoetxea eta Aritz Lasa Astelena pilotalekuan egon dira eguerdian igandean lehiatuko diren EPELen Eskuz Banakako final zortzirenetako partidurako pilotak aukeratzen.

Hautaketa amaituta, Bengoetxea asegarce.comekin mintzo da Oiartzunera masaiak hartzera baino lehen eta hauxe da esan diguna:

-Bengoetxea VI
“Ondo nago. Bi entrenamendu egin ditut eta gustura geratu naiz. Lehengo egunean Aritzek Arretxeren aurka jokatutako partidua ikusi nuen eta gogor, kolpez, eta ausarta den pilotari bat dela erakutsi zuen. Gauzak ondo egin behar ditut irabazteko. Errespetoa diot”.

Bengoetxea VI.a: 104, 104 g.
Aritz Lasa: 106, 106,9 g.

Retegi BI eta Urrutikoetxea Zornotzan

Retegi BIk eta Urrutikoetxeak bat egin dute arratsaldez Amorebieta-Etxanoko Amorebieta IV.a pilotalekuan larunbat honetan lehiatuko diren EPELen Eskuz Banakako final zortzirenetako partidurako pilotak aukeratzeko.

Behin materiala bereizturik eta dutxa goxo bat hartu ondoren Zaratomoko pilotariak asegarce.comeko galderei erantzun dizkie atsegin handiz.

-Urrutikoetxeak
“Lehen mailako Eskuz Banakako txapelketan parte hartuko nuela esan zidatenean ilusio handia suposatu zen niretzat, izan ere, pilotari guztiok lehiaketa honetan jokatzea desiratzen dugu.
Partidua gogorra dakusat. Julenek buruz buru asko jokatzen du eta estrategiari buruz ez dut aldez aurretik ezer erabakita, partidua aurrera joaten den einean gauzatu behar gauza bat delako.
Botileroa betikoa izango da, Adolfo Agirre, nire aitaren lehengusua.
Espero dut herritik jende etortzea eskertzekoa da eta”.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store