Bengoetxea VI.ak eta Idoatek garaipen bana lortu dute final-laurdenetan

Atano III.eko neurketan Bengoetxea VI.ak Saralegiri nagusitu zaio fisikoki eta hori arras erabakigarria izan da. Gainera, Leitzako aurrelariak erakustaldi aparta egin du.

Datuak
51 min.
254 pilotakadak.
Saralegi: sakez ale bat
Bengoetxea VI: sakez ale bat
3-1 3-8 5-21 8-22

Emozioa non-nahi Iruñean

Neurketa erabat desberdina suertatu da Labriten, non azken tantuetararte garaipean zer aldera joango zen ez da ezagutu.
Bi pilotari indartsu eta boteretsuen talka ikusi ahal izan dute pilotazaleek abiaduraz beteriko partida batean.
Arretxe II.aren hasiera ikusgarria izan da eta 8-2 eta 11-5 partzialak lortu ditu. Tarte horretan Idoate ez da bat ere eroso egon eta sufritu egin behar izan du, baina ezaguna den bere kemena eta lan egiteko ahaleraz baliatuz, aurkaria harrapatu du neurketaren erdialdean, 14na, 15na, 16na eta 17nako berdinketak lortuz.

Azken txanpan, nahiz eta 21-18 galtzen egon, botatako bi kortada, Ikerren huts bat eta sake bat dela medio, garaipena eskuratu du Txantreako pilotariak.

Datuak:
284 pilotakadak
56 min.
Arretxe II:sakez bi ale eta bi falta
Idoate: sakez bi ale.

2019-03-22

GALERÍA

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store